2008/01/20

Komunikazio arazoak Autismo kasuetan


Autismoa izatearen ondorio nagusi eta ohikoenetariko bat komunikazio urritasuna da. Askok ikertu dute honen kausa zein izan dezakeen, baina gaur egun, orainduik ez dago kausa zehatzik. Gehienek haurdunaldian, jaiotzean edo jaiotza ostean, faktore desberdinen eraginez burmuinean ematen den aldaketa bati atxikitzen diote.

Ondorioz, haur autistek interekintzarako zailtasunak izaten dituzte, baita sinbolizatzeko bai komunikatzeko orduan baita jolasteko momentuan ere. Askok ez dute hitz egiten soinu solteak besterik ez dituzte botatzen. Hitz egin dezaketenen artean badaude gehienetan zentzurik gabeko esaldiak esaten dituztenak.

Hala ere, esan beharra dago, haurraren garapen intelektual eta sozialaren arabera eta motibazio egokia emanez, autistek komunikatzeko arazo txikiak baino ez izan ditzaketela.

Komunikazio arazoei buruzko informazio gehiago: http://www.nidcd.nih.gov/health/spanish/autism_span.asp

2008/01/19

Nola erababili ordenagailuko Grabagailua??

Post honek ez du zerikusi handia blog honetan lantzen den gaiarekin, baina bai ordea irakasgai honekin. YouTube web orrian klaserako egindako tutoriala sartu dut, bertan ordenagailuko grabagailua nola erbiltzen den azaltzen dut. Zuek oraindik nola egiten den ez badakizue, bisitatu ondorengo helbidea. Espero dut lagungarri izatea.

Blog desberdinen hausnarketa

http://autismoaba.blogspot.com/

Blog hau oso interesgarria iruditu zait. Honako blog honetan haur garapenean ager daitezkeen arazoen detekzio goiztiarra nola burutu azaltzen du. Horregatik, autismo kasuren bat hurbil duten pertsonentzako blog egokia dela uste dut.




http://mara.blog.zm.nu/2007/11/19/autismo-en-su-propio-mundo/

Bigarren blog honetan "La Noche Temática" tele saioan emandako dokumental bati buruz hitz egiten da. Gainera, dokumental horren bideo desberdiank ikusteko aukera eskaintzen du. Baita autismoaren egoera eguneko momentu desberdinetan nolakoa den azaltzen duten orrietara joateko estekak.



http://frentealautismo.blogsome.com/

Blog hau oso interesgarria iruditu zait kasu zehatz bat azaltzen delako. 4 urteko ume baten gurasoek blog hau sortu dute bere egoera berean dauden gainerako gurasoak laguntzeko. Bere semea 3 urte zituenean autismoa diagostikatu zioten,baina gaur egun gaixotasunetik suspertzen ari da tratamendu berezi bati esker.

2008/01/18

Argazki sorta sarean

Hemen uzten dizuet Flickr web orrian sartutako argazki sorta, ikusi edo erabili nahi izanez gero, helbidearen gainean sakatzea besterik ez duzu egin behar.

http://www.flickr.com/photos/22992747@N08/

Ongi etorri Holandara!

Unibertsitate honetan ikasten ari diren 2. mailako ikasle batzuek ( Patricia Beristain eta taldekideak )Autismoari buruzko lan interesgarri bat sortu dute. Honen barruan, ondorengo ipuin hau sartu dute. Ipuinean, metafora baten bidez urritasun psikikoak dituen seme bat edukitzea zer den azaltzen du. Espero dut gustatzea eta milesker 2.mailako ikaskideei!


Bienvenidos a Holanda
Autor: Emily Perl Kingsley, c 1987.
Con frecuencia me piden describir la experiencia de criar a un hijo con una discapacidad- para intentar que las personas que no han compartido esa experiencia única la comprendan, se imaginen como se sentiría. Es algo así...
Cuando Ud. va a tener un bebé, es como planificar un fabuloso viaje de vacaciones - a Italia. Ud. compra las Guías de viaje y hace planes maravillosos. El Coliseo. El David de Michelangelo. Las góndolas en Venecia. A lo mejor hasta aprende algunas frases útiles en italiano. Todo es muy emocionante.
Después de varios meses de impaciente espera, el día finalmente llega. Ud. hace sus maletas y se marcha. Varias horas después, aterriza el avión. La azafata se acerca y anuncia: "Bienvenidos a Holanda".
"Holanda?!!", se dice Ud. "¿Cómo que Holanda? ¡Yo me anoté para viajar a Italia! Se suponía que estaría en Italia. ¡Toda mi vida he soñado con viajar a Italia!
Pero hubo un cambio en los planes de vuelo. El avión ha aterrizado en Holanda y ahí deberán permanecer.
Lo importante es que no le han llevado a un lugar horrible, asqueroso, sucio, lleno de pestilencia, hambruna y enfermedad. Sólo se trata de un sitio diferente.
Así que Ud. deberá salir y comprar nuevas guías. Y deberá aprender un idioma completamente distinto. Y conocerá a un grupo de gente nueva que, de otra forma, nunca hubiera conocido.
Sólo se trata de un lugar diferente. El ritmo es más lento que en Italia, menos extravagante que en Italia. Pero después de permanecer allí por un tiempo yretomar su aliento, Ud. contemplará sus alrededores y comenzará a notar que Holanda tiene molinos de viento, que Holanda tiene tulipanes y que Holanda hasta tiene a Rembrandts.
Pero todos a quienes Ud. conoce están ocupados yendo y viniendo de Italia...y alardeando acerca del tiempo maravilloso que pasaron allá. Y por el resto de su vida, Ud. dirá "Sí, ese era mi destino. Es lo que había planeado."
Y el dolor de ésto nunca pero nunca, nunca, nunca desaparecerá del todo...porque la pérdida de ese sueño es una pérdida muy significativa.
Pero...si Ud. pasa su vida en duelo por no haber llegado a Italia, puede que nunca se sienta libre para disfrutar de las cosas tan especiales, tan hermosas de Holanda



Celebrando Holanda - Estoy en casa
Autor: Cathy Anthony
Ya llevo más de una década en Holanda. Se ha convertido en mi hogar. He tenido tiempo para recobrar el aliento, para establecerme y acomodarme, y para aceptar algo diferente a lo que había planificado.Mirando atrás, reflexiono sobre los años cuando recién arribé a Holanda. Recuerdo con claridad el golpe emocional, mi temor, mi ira - el dolor y la incertidumbre. Durante esos primeros años, traté de regresar a Italia, tal como lo había planeado, pero fue en Holanda que debí permanecer. Hoy en día, puedo decir lo mucho que he andado en este viaje inesperado. He aprendido tanto. Pero, este recorrido ha tomado su tiempo. Trabajé duro. Compré nuevas guías de viaje. Aprendí un nuevo idioma y lentamente hallé mi camino en esta nueva tierra. Conocí a otras personas cuyos planes cambiaron, al igual que los míos, y que podían compartir mi experiencia. Nos apoyamos mutuamente y algunos se han convertido en amigos muy especiales. Algunos de estos compañeros de viaje llevaban más tiempo que yo en Holanda y resultaron ser guías veteranos, ayudándome a lo largo del camino. Muchos me han alentado. Muchos me han enseñado a abrir mis ojos a las maravillas que pueden contemplarse en esta nueva tierra. He descubierto una comunidad que se preocupa. Holanda no era tan mala. Creo que Holanda está acostumbrada a viajeros extraviados, como yo, y se ha tornado en una tierra hospitalaria, que extiende la mano para dar la bienvenida, ayudar y apoyar a recién llegados como yo. A lo largo de los años, me he preguntado cómo hubiera sido mi vida si hubiera aterrizado en Italia, como lo planifiqué. ¿Hubiera sido más fácil? ¿Hubiera sido tan enriquecedora? ¿Hubiera aprendido yo algunas de las lecciones tan importantes que he llegado a asimilar?Cierto, este viaje ha sido más retador y a veces yo he pataleado y he exclamado en protesta y por frustración (y aún lo hago). Y efectivamente, Holanda va a paso más lento que Italia y es menos llamativa.


2008/01/17

DELFINOTERAPIA, emaitza bikaineko terapia

Delfinoterapia Estatu Batuetan sortu zen 50ko hamarkadan. Gaur egun, Tenerifen aplikatzen da urritasun psikikoak dituzten umeekin. Animalia, psikologo eta entrenatzaile talde batek bost urte darama proiektu honetan lanean eta emaitzak ezinhobeak dira.

Esaten dutenaren arabera, izurdeak primeran konpontzen dira pertsonekin eta are gehiago aipaturiko arazoak dituzten umeekin. Terapia honen bidez, ume autisten eta beste urritasuin psikikoak dituzten umeen integrazio sozial eta laborala lortu nahi da. Delfinoterapiari buruz zerbait gehiago jankin nahi izanez gero, ondorengo web orria bisitatu, bertan metodologia eta bitartekariei buruzko azalpenak agertzen dira.
http://212.80.128.9/entorno/ent220799com.html

2008/01/16

Autismo kasuak hazten dira txertoetatik merkurioraren konposatu deribatuak kendu arren



Askok eta askok saiatu dira Autismoaren jatorria edo zergatia aurkitzen. Azken boladan, gehien entzuten zen arrazoia edo kausaren bat txerto batekin zerikusia zuen: triple virika delakoarekin. Guraso talde batek harreman zuzena aurkitu zuen txerto hau eta autismo kasuen artean eta,Washingtongo Txerto Auzitegian txerto hau berriro ez jartzeko eskatu zuten.


Hala ere, orain dela egun batzuk berri batek kontraesana sortzen zuen aurretik esandakoarekin. Triple virika-ko txertotik merkurioaren konposatu deribatuak ezabatu arren, autismo kasuek hazten jarraitu dute. Beraz ez da hain argi geratzen bi elementu hauen arteko harremana.

Sukarrak une batez "konpotzen" du haur autisten burmuina

Orain dela gutxi burututako ikerketa batean, sukarrak une batez haur autisten burmuina konpon dezakeela ikustarazi da. Antza denez, sukar-egoeran dauden haur autistek interakzio soiziala hobetzen dute. Ikerketan parte hartutako umeen %80a baino gehiagok hobekuntzak erakutsi dituzte haien jarreran; gehiago hitz egiten dute, kontzentrazio handiagoa erakusten dute eta ikus-kontaktua hobeagoa zen.

Andrew Zimmerman doktorea ikerketa honen egileetako bat da. Gurasoek kontatzen zituzten bizipen eta pasadizoetatik abiatuta, sukar-egoeran zeuden haur autisten jarrera aztertzen hasi zen, eta ikerketa hau azterketa horren emaitza da.

informazio gehiago: http://journals.elsevierhealth.com/periodicals/ympd

2008/01/15

Guztiontzako materiala, aprobetxatu!

Nahi izanez gero, Musika Tresnei buruzko powerpoint sinple eta alai bat ikus dezakezue ondorengo URL-a sakatuz, espero dut gustoko izatea.

http://www.authorstream.com/Presentation/macedoniaremix-41270-musika-tresnak-tresna-education-ppt-powerpoint/

Powerpoint: Autismoaren bilakaera


APNABI, autismoa ezagutzeko aukera


Orain dela urte bat APNABI elkartean (Asociación de padres de afectados de autismo y otras psicosis infantiles de Vizcaya)laguntzeko aukera izan nuen. Begirale ikastaroaren alde teorikoa bete ostean, alde praktikoa bete behar izan nuen eta, horretarako, Apnabik sortzen dituen udako kolonietan aritu nintzen bolondres moduan.



Nik ez nuen inolako ezagutzarik autismoaren inguruan eta oso esperentzia aberasgarria izan zen. Gainera, errepikatzeko aukera izan dut, eta edonori gomendatzen diodan esperientzia da. Asko ikasten da gaixotasunaz eta maitasun asko jasotzen da haurren partetik. Aukera izanez gero, proba egitea gomendatzen dizuet.

Bestetik, haien web orria bisitatzera gonbidatzen zaituztet; http://www.apnabi.org/

AUTISTENTZAKO KOMUNIKATZAILEA, CPA

KASPAR, lagun robota



Kaspar (Kinesics and Synchronisation in Personal Assistant Robotics) robota ezagutu berri dugu. Haur autisten lagun izatera zuzendua dagoen robot bat da. Kaspar robotaren ezaugarrien artean, umearen mugimenduak monitorizatu eta imitatzeko aukera dago. Kaspar-en interakzio maila handia haur autisten komunikazio eta soziabilizazioa sustatzera bideraturik dago.


Hertforshire-ko unibertsitateak IROMEC proiektuaren barruan sortu duen robot honek haur autistak bizi duten errealitatera pixka bat hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Hau guztia eta KASPAR robotaren funtzionamendua hobeto uler dezazuen, erakusketa bideoaren helbidea sakatu. http://search.bbc.co.uk/cgi-bin/search/results.pl?scope=all&tab=av&edition=d&q=robots+an+autism&x=8&y=7

Guztiak igerilekura!


Autismodun haur gehienek, muskulazio arazoak izaten dituzte, hau dela eta oso garrantzitsua da gimnasia ariketa bereziak egitea, muskulazioa sendotzeko. Normalean, fisioterapeutarengana joaten dira autistek eta bertan, behar dituzten ariketa zehatzak irakasten die profesionalak. Baina orain dela urte batzuk beste teknika bat aplikatzen hasi zen: igeriketa.

Demostraturik dago igeriketa saioen ostean lortutako emaitzak oso positiboak direla. Zergatia oraindik oso argi ez badago ere, haurrek pila bat atsegin dute uretan egotea eta motibazio honek, ahalegin gehiago egitera eramaten die. Hau dela eta, emaitzak hobeagoak izaten dire eta haien muskulazio arazoak astiro-astiro murriztuz joaten dira.

Gutxi barru autismoaren gaiarekin zerikusia duen bideo bat ikusi ahal izango duzue!

2008/01/14

Musikoterapia, haurrak erlaxatzeko tresna bikaina


Hainbat artikulu irakurri ondoren, musikoterapia zer den argiago geratu zait. Musikaren bidez, erlaxatu, sentimenduak espresatu edota zentzumenak lantzeko aukera ematen du.

Gure gaiarekin lotuz, musikoterapiaren erabilera autismoari lotuko dugu eta honek bikote paregabea osaten du. Haur autistek gainerako pertsonekin erlazionatzeko oztopo den harresi moduko bat dute. Musikoterapiaren bidez, harresi hau botatzen zailatzen da. Espresiobide ez ahozkoek ( kasu honetan melodiek ), erlazionatzeko beste era bat sustatzen dute; mugimenduen bidez eta ezer esan gabe asko adieraz daitekeela erakusten da. Eta argi dagoenez, espresatzeko "beste era" hau oinarri paregabea da haur autistek erlazionatzeko dituzten zailtazun horiek gainditzeko.

2007/11/06

Wikipedia; informazio iturria

Sarean sartu eta ohiko bilatzaileetan "autismo" hitza sakatuz gero, wikipedia web orria agertuko zaizkigun lehenetarikoa izango da. Eta ez da gutxiagorako, egun sarean topa dezakegun entziklopediarik osatuenetarikoa da.

Konkretuki Autismoaren gaixotasunaren inguruko informazioa oso zehatza eta argia da. Hainbat ataletan banatu dute gaia; historia, ezaugarriak, kausak, ereduak, tratamenduak, prognosisa... Gomendagarria benetan eritasun honi buruz zerbait gehiago jakin nahi badugu. (http://es.wikipedia.org/wiki/Autismo)

Autismo kasuen %5a besterik ez dute antzematen pediatrek



Honako informazio hau eman du simona Palacios-ek (Castilla-Leongo Autismo elkarteko presindenta). Kasu gehienetan gurasoak izaten dira haurraren gabeziak antzematen dituztenak. Bere aburuz, 1.000 biztanletik 6 autismoa izaten dute, beraz, ofizialki kasu gehiago erregistraturik agertu beharko lirateke.


Horrelako deklarazioak egin zituen Palacios-ek apirilean Segovian egondako "Autismoaren sensibilisazio sozialerako kanpaina"-n. Bestetik, familiek jasotzen duten laguntza eskasa zela salatu zuten; "Gaur egun , ez dago inolako errekurtso publikorik pertsona autistentzako" seinalatu zuen Palacios-ek.


Autismoa genetikarekin lotzen duten arrastoak aurkitu dituzte

11. kromosomaren zati bat gaitzarekin lotuta dagoela uste dute hainbat zientzialarik. 1200 seniderekin eginiko ikerketa baten ondorioz, 11. kromosomaren zati batean agertzen diren aldaketek gaitza eragiten dutela iradoki dute.

Hala ere, Berria egunkariaren edizio digitalean argitaratu duten berrian esaen de bezala, urrats bat egin da bide luzean. Izan ere, gene bakarra antzeman dute eta, segur aski, gaixotasun honen atzean gen bat baino gehiago ikustatuko dira. Dena dela, poztasunez hartu da ikerketaren lehenengo emaitza hau.

Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-02-21&orria=025&kont=008

2007/11/05

Autistarik klasean? Zergatik ez!

Euskadi lehenetarikoa kokatzen da integrazioaren lasterketan. Estatu Espainolean ez bezala, hemen autisten "integrazio eskolarra" nagusitzen da. Carlos Ruiz-ek (Zarauzko Berritzeguneko langilea) esaten duen moduan, "Ikasle guztien eskubidea, baita autismoa dutenena ere, bere berdinekin ikastea da".

Esan bezala, Araba, Bizkaia eta Gizpuzkoan haur autista gehienek eskola arruntetan ikasten dute. Bai ikasgela aruntetan baita gela egonkorretan. Egun erdia gela batean ematen dute irakasle pertsonalarekin eta beste erdia gela arruntan gainerako ikaskideekin. Era honetan. gaixotasunari "berezitasuna" kendu nahi zaio, umeak txikitatik autismodun pertsonekin haz daitezen, gaixotasunaren normaltasuna barneratuz.

2007/10/22

Zer da AUTISMOA?

Aurreitzi eta idei oker pila bat daude autimoaren inguruan. Gehienetan, haur autistak bazterretan aurrera-atzera mugituz denbora ematen dutela uste da. Baina errealitatea bestelakoa da, aipaturiko egoera ematen bada ere, autismo gradu oso desberdinak daude, eta batzuk normalean gaixotasun honi atzikitzen ohi zaizkien ezaugarrietaz urrun daude.


Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Normalean, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira eta orduantxe ohartzen dira gurasoak bere semearen gaixotasuna. Atzerapen honen ezaugarri edo sintomen artean, mintzaira urritasuna eta gauza edo tresnekiko interesa dago. Objektu bat interesatzen zaienean, horrekin ematen dituzte orduak eta egunak begiratuz eta ikutuz.


Zoritxarrez, ez dira gaixotasun honen kausak ezagutzen eta, ondorioz, ez dago autismoarentzako tratamendu zehatzik. Hala eta guztiz ere, heziketa berezi bat jasotzeak neurri handi batean baldintzatzen du pertsona autisten autonomia maila.


Zientzia.net (http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=6897) web orrialdean irakur dezakezue gaixotasun honi buruz. Bertan, autizmoaren definizio desberdinak, gaixotasunaren sintomak , tratamendu posibleak eta informazio osagarri gehiago aurkituko duzue.