Blog hau oso interesgarria iruditu zait. Honako blog honetan haur garapenean ager daitezkeen arazoen detekzio goiztiarra nola burutu azaltzen du. Horregatik, autismo kasuren bat hurbil duten pertsonentzako blog egokia dela uste dut.
Bigarren blog honetan "La Noche Temática" tele saioan emandako dokumental bati buruz hitz egiten da. Gainera, dokumental horren bideo desberdiank ikusteko aukera eskaintzen du. Baita autismoaren egoera eguneko momentu desberdinetan nolakoa den azaltzen duten orrietara joateko estekak.
Blog hau oso interesgarria iruditu zait kasu zehatz bat azaltzen delako. 4 urteko ume baten gurasoek blog hau sortu dute bere egoera berean dauden gainerako gurasoak laguntzeko. Bere semea 3 urte zituenean autismoa diagostikatu zioten,baina gaur egun gaixotasunetik suspertzen ari da tratamendu berezi bati esker. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario