Mostrando entradas con la etiqueta jatorria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jatorria. Mostrar todas las entradas

2008/01/20

Komunikazio arazoak Autismo kasuetan


Autismoa izatearen ondorio nagusi eta ohikoenetariko bat komunikazio urritasuna da. Askok ikertu dute honen kausa zein izan dezakeen, baina gaur egun, orainduik ez dago kausa zehatzik. Gehienek haurdunaldian, jaiotzean edo jaiotza ostean, faktore desberdinen eraginez burmuinean ematen den aldaketa bati atxikitzen diote.

Ondorioz, haur autistek interekintzarako zailtasunak izaten dituzte, baita sinbolizatzeko bai komunikatzeko orduan baita jolasteko momentuan ere. Askok ez dute hitz egiten soinu solteak besterik ez dituzte botatzen. Hitz egin dezaketenen artean badaude gehienetan zentzurik gabeko esaldiak esaten dituztenak.

Hala ere, esan beharra dago, haurraren garapen intelektual eta sozialaren arabera eta motibazio egokia emanez, autistek komunikatzeko arazo txikiak baino ez izan ditzaketela.

Komunikazio arazoei buruzko informazio gehiago: http://www.nidcd.nih.gov/health/spanish/autism_span.asp

2008/01/16

Autismo kasuak hazten dira txertoetatik merkurioraren konposatu deribatuak kendu arren



Askok eta askok saiatu dira Autismoaren jatorria edo zergatia aurkitzen. Azken boladan, gehien entzuten zen arrazoia edo kausaren bat txerto batekin zerikusia zuen: triple virika delakoarekin. Guraso talde batek harreman zuzena aurkitu zuen txerto hau eta autismo kasuen artean eta,Washingtongo Txerto Auzitegian txerto hau berriro ez jartzeko eskatu zuten.


Hala ere, orain dela egun batzuk berri batek kontraesana sortzen zuen aurretik esandakoarekin. Triple virika-ko txertotik merkurioaren konposatu deribatuak ezabatu arren, autismo kasuek hazten jarraitu dute. Beraz ez da hain argi geratzen bi elementu hauen arteko harremana.

2007/11/06

Autismo kasuen %5a besterik ez dute antzematen pediatrek



Honako informazio hau eman du simona Palacios-ek (Castilla-Leongo Autismo elkarteko presindenta). Kasu gehienetan gurasoak izaten dira haurraren gabeziak antzematen dituztenak. Bere aburuz, 1.000 biztanletik 6 autismoa izaten dute, beraz, ofizialki kasu gehiago erregistraturik agertu beharko lirateke.


Horrelako deklarazioak egin zituen Palacios-ek apirilean Segovian egondako "Autismoaren sensibilisazio sozialerako kanpaina"-n. Bestetik, familiek jasotzen duten laguntza eskasa zela salatu zuten; "Gaur egun , ez dago inolako errekurtso publikorik pertsona autistentzako" seinalatu zuen Palacios-ek.