2008/01/15

APNABI, autismoa ezagutzeko aukera


Orain dela urte bat APNABI elkartean (Asociación de padres de afectados de autismo y otras psicosis infantiles de Vizcaya)laguntzeko aukera izan nuen. Begirale ikastaroaren alde teorikoa bete ostean, alde praktikoa bete behar izan nuen eta, horretarako, Apnabik sortzen dituen udako kolonietan aritu nintzen bolondres moduan.



Nik ez nuen inolako ezagutzarik autismoaren inguruan eta oso esperentzia aberasgarria izan zen. Gainera, errepikatzeko aukera izan dut, eta edonori gomendatzen diodan esperientzia da. Asko ikasten da gaixotasunaz eta maitasun asko jasotzen da haurren partetik. Aukera izanez gero, proba egitea gomendatzen dizuet.

Bestetik, haien web orria bisitatzera gonbidatzen zaituztet; http://www.apnabi.org/

No hay comentarios: