Kaspar (Kinesics and Synchronisation in Personal Assistant Robotics) robota ezagutu berri dugu. Haur autisten lagun izatera zuzendua dagoen robot bat da. Kaspar robotaren ezaugarrien artean, umearen mugimenduak monitorizatu eta imitatzeko aukera dago. Kaspar-en interakzio maila handia haur autisten komunikazio eta soziabilizazioa sustatzera bideraturik dago.
Hertforshire-ko unibertsitateak IROMEC proiektuaren barruan sortu duen robot honek haur autistak bizi duten errealitatera pixka bat hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Hau guztia eta KASPAR robotaren funtzionamendua hobeto uler dezazuen, erakusketa bideoaren helbidea sakatu. http://search.bbc.co.uk/cgi-bin/search/results.pl?scope=all&tab=av&edition=d&q=robots+an+autism&x=8&y=7
No hay comentarios:
Publicar un comentario