Mostrando entradas con la etiqueta ikerketak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikerketak. Mostrar todas las entradas

2008/01/20

Komunikazio arazoak Autismo kasuetan


Autismoa izatearen ondorio nagusi eta ohikoenetariko bat komunikazio urritasuna da. Askok ikertu dute honen kausa zein izan dezakeen, baina gaur egun, orainduik ez dago kausa zehatzik. Gehienek haurdunaldian, jaiotzean edo jaiotza ostean, faktore desberdinen eraginez burmuinean ematen den aldaketa bati atxikitzen diote.

Ondorioz, haur autistek interekintzarako zailtasunak izaten dituzte, baita sinbolizatzeko bai komunikatzeko orduan baita jolasteko momentuan ere. Askok ez dute hitz egiten soinu solteak besterik ez dituzte botatzen. Hitz egin dezaketenen artean badaude gehienetan zentzurik gabeko esaldiak esaten dituztenak.

Hala ere, esan beharra dago, haurraren garapen intelektual eta sozialaren arabera eta motibazio egokia emanez, autistek komunikatzeko arazo txikiak baino ez izan ditzaketela.

Komunikazio arazoei buruzko informazio gehiago: http://www.nidcd.nih.gov/health/spanish/autism_span.asp

2008/01/16

Sukarrak une batez "konpotzen" du haur autisten burmuina

Orain dela gutxi burututako ikerketa batean, sukarrak une batez haur autisten burmuina konpon dezakeela ikustarazi da. Antza denez, sukar-egoeran dauden haur autistek interakzio soiziala hobetzen dute. Ikerketan parte hartutako umeen %80a baino gehiagok hobekuntzak erakutsi dituzte haien jarreran; gehiago hitz egiten dute, kontzentrazio handiagoa erakusten dute eta ikus-kontaktua hobeagoa zen.

Andrew Zimmerman doktorea ikerketa honen egileetako bat da. Gurasoek kontatzen zituzten bizipen eta pasadizoetatik abiatuta, sukar-egoeran zeuden haur autisten jarrera aztertzen hasi zen, eta ikerketa hau azterketa horren emaitza da.

informazio gehiago: http://journals.elsevierhealth.com/periodicals/ympd

2008/01/15

Powerpoint: Autismoaren bilakaera


KASPAR, lagun robota



Kaspar (Kinesics and Synchronisation in Personal Assistant Robotics) robota ezagutu berri dugu. Haur autisten lagun izatera zuzendua dagoen robot bat da. Kaspar robotaren ezaugarrien artean, umearen mugimenduak monitorizatu eta imitatzeko aukera dago. Kaspar-en interakzio maila handia haur autisten komunikazio eta soziabilizazioa sustatzera bideraturik dago.


Hertforshire-ko unibertsitateak IROMEC proiektuaren barruan sortu duen robot honek haur autistak bizi duten errealitatera pixka bat hurbiltzeko helburuarekin sortu da. Hau guztia eta KASPAR robotaren funtzionamendua hobeto uler dezazuen, erakusketa bideoaren helbidea sakatu. http://search.bbc.co.uk/cgi-bin/search/results.pl?scope=all&tab=av&edition=d&q=robots+an+autism&x=8&y=7

2008/01/14

Musikoterapia, haurrak erlaxatzeko tresna bikaina


Hainbat artikulu irakurri ondoren, musikoterapia zer den argiago geratu zait. Musikaren bidez, erlaxatu, sentimenduak espresatu edota zentzumenak lantzeko aukera ematen du.

Gure gaiarekin lotuz, musikoterapiaren erabilera autismoari lotuko dugu eta honek bikote paregabea osaten du. Haur autistek gainerako pertsonekin erlazionatzeko oztopo den harresi moduko bat dute. Musikoterapiaren bidez, harresi hau botatzen zailatzen da. Espresiobide ez ahozkoek ( kasu honetan melodiek ), erlazionatzeko beste era bat sustatzen dute; mugimenduen bidez eta ezer esan gabe asko adieraz daitekeela erakusten da. Eta argi dagoenez, espresatzeko "beste era" hau oinarri paregabea da haur autistek erlazionatzeko dituzten zailtazun horiek gainditzeko.

2007/11/06

Autismo kasuen %5a besterik ez dute antzematen pediatrek



Honako informazio hau eman du simona Palacios-ek (Castilla-Leongo Autismo elkarteko presindenta). Kasu gehienetan gurasoak izaten dira haurraren gabeziak antzematen dituztenak. Bere aburuz, 1.000 biztanletik 6 autismoa izaten dute, beraz, ofizialki kasu gehiago erregistraturik agertu beharko lirateke.


Horrelako deklarazioak egin zituen Palacios-ek apirilean Segovian egondako "Autismoaren sensibilisazio sozialerako kanpaina"-n. Bestetik, familiek jasotzen duten laguntza eskasa zela salatu zuten; "Gaur egun , ez dago inolako errekurtso publikorik pertsona autistentzako" seinalatu zuen Palacios-ek.


Autismoa genetikarekin lotzen duten arrastoak aurkitu dituzte

11. kromosomaren zati bat gaitzarekin lotuta dagoela uste dute hainbat zientzialarik. 1200 seniderekin eginiko ikerketa baten ondorioz, 11. kromosomaren zati batean agertzen diren aldaketek gaitza eragiten dutela iradoki dute.

Hala ere, Berria egunkariaren edizio digitalean argitaratu duten berrian esaen de bezala, urrats bat egin da bide luzean. Izan ere, gene bakarra antzeman dute eta, segur aski, gaixotasun honen atzean gen bat baino gehiago ikustatuko dira. Dena dela, poztasunez hartu da ikerketaren lehenengo emaitza hau.

Informazio gehiago: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=harian&data=2007-02-21&orria=025&kont=008