Mostrando entradas con la etiqueta sintomak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sintomak. Mostrar todas las entradas

2008/01/16

Sukarrak une batez "konpotzen" du haur autisten burmuina

Orain dela gutxi burututako ikerketa batean, sukarrak une batez haur autisten burmuina konpon dezakeela ikustarazi da. Antza denez, sukar-egoeran dauden haur autistek interakzio soiziala hobetzen dute. Ikerketan parte hartutako umeen %80a baino gehiagok hobekuntzak erakutsi dituzte haien jarreran; gehiago hitz egiten dute, kontzentrazio handiagoa erakusten dute eta ikus-kontaktua hobeagoa zen.

Andrew Zimmerman doktorea ikerketa honen egileetako bat da. Gurasoek kontatzen zituzten bizipen eta pasadizoetatik abiatuta, sukar-egoeran zeuden haur autisten jarrera aztertzen hasi zen, eta ikerketa hau azterketa horren emaitza da.

informazio gehiago: http://journals.elsevierhealth.com/periodicals/ympd

2007/10/22

Zer da AUTISMOA?

Aurreitzi eta idei oker pila bat daude autimoaren inguruan. Gehienetan, haur autistak bazterretan aurrera-atzera mugituz denbora ematen dutela uste da. Baina errealitatea bestelakoa da, aipaturiko egoera ematen bada ere, autismo gradu oso desberdinak daude, eta batzuk normalean gaixotasun honi atzikitzen ohi zaizkien ezaugarrietaz urrun daude.


Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Normalean, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira eta orduantxe ohartzen dira gurasoak bere semearen gaixotasuna. Atzerapen honen ezaugarri edo sintomen artean, mintzaira urritasuna eta gauza edo tresnekiko interesa dago. Objektu bat interesatzen zaienean, horrekin ematen dituzte orduak eta egunak begiratuz eta ikutuz.


Zoritxarrez, ez dira gaixotasun honen kausak ezagutzen eta, ondorioz, ez dago autismoarentzako tratamendu zehatzik. Hala eta guztiz ere, heziketa berezi bat jasotzeak neurri handi batean baldintzatzen du pertsona autisten autonomia maila.


Zientzia.net (http://www.zientzianet.com/artikulua.asp?Artik_kod=6897) web orrialdean irakur dezakezue gaixotasun honi buruz. Bertan, autizmoaren definizio desberdinak, gaixotasunaren sintomak , tratamendu posibleak eta informazio osagarri gehiago aurkituko duzue.