2008/01/14

Musikoterapia, haurrak erlaxatzeko tresna bikaina


Hainbat artikulu irakurri ondoren, musikoterapia zer den argiago geratu zait. Musikaren bidez, erlaxatu, sentimenduak espresatu edota zentzumenak lantzeko aukera ematen du.

Gure gaiarekin lotuz, musikoterapiaren erabilera autismoari lotuko dugu eta honek bikote paregabea osaten du. Haur autistek gainerako pertsonekin erlazionatzeko oztopo den harresi moduko bat dute. Musikoterapiaren bidez, harresi hau botatzen zailatzen da. Espresiobide ez ahozkoek ( kasu honetan melodiek ), erlazionatzeko beste era bat sustatzen dute; mugimenduen bidez eta ezer esan gabe asko adieraz daitekeela erakusten da. Eta argi dagoenez, espresatzeko "beste era" hau oinarri paregabea da haur autistek erlazionatzeko dituzten zailtazun horiek gainditzeko.

No hay comentarios: